2009-2010 DENBORALDIA
Irailak 9an, arratsaldeko 19:00tan Aloñamendiko bulegoetan, 2009-2010 denboraldian Herriko Futbol Txapelketan parte hartu nahi duten taldeek izena eman beharko dute. Bertan, taldea osatuko duten jokalarien Nortasun Agiriaren fotokopia utzi beharko dute eta inskripzioa osatzeko 200€ (120€ inskripziorako eta 80€ fidantza bezala).
1. FUTBOL7 SAN MIGUEL TXAPELKETA
Egun eta ordu berean, Irailak 12 eta 19ko astebukaeran jokatuko den lehen San Miguel Txapelketa-rako izen ematea izango da. Txapelketa Futbol7 erara jokatuko da Azkoagaingo futbol zelaian eta txapelketaren sailkatze modalitatea izen emandako talde kopuruaren arabera egituratuko da. Txapelketa honetan, 2009-2010 denboraldian parte hartuko duten taldeek soilik eman ahalko dute izena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario